castellano
euskara
français
português
English

email@gerttz.net

BIOGRAFIA

GAINBEGIRAKETA

IDAZKIAK

Poesia

Kontakizun laburrak

Txisteak

Kultura

Espiritualtasuna

Iritzia

Gramatika

DEKLAMAZIO LIBURUA

URREZKO ESALDIAK

BIBLIOGRAFIA

PENTSAMENTUA

GEHIAGO

Aurrerabide espiritualean, bereziki, mistikan (hots, Jainkoarekiko harreman zuzenaren bilaketan) tradizio judutar, giristino eta musulmandarrean Arimaren Gau Iluna izeneko gertakaria ematen da.

Pertsonaren fedea hankaz gora jartzen duen krisi izugarria da, ala hala deskribatzen da, bederen.

Ikonografia katolikoak, ikaragarritzat, basamortu beldurgarritzat edo Jainkoaren argiztapenera, esperientziara edo presentzia zuzenera, iritsi ahal izateko gainditu beharreko infernutzat hartu du.

Baina, kurioski, fenomeno hori ez da gertatzen zenbait tradizio espiritualetan, batez ere ekialdeko tradizioetan, inpertsonalistetan, ez baitute jainko antropomorfo batez hitz egiten.

Zer da, zertan datza eta zergatik gertatzen da Arimaren gau iluna?

Nola saihestu ala gainditu?

 

Giristinitasuneko mistiko( zein mistizist)-engan (baita judutarrengan zein islamistengan ere) Ekialdeko mistikoengan ematen ez den gertakaria eman ohi da: Arimaren Gau Iluna.

Jainkoarekiko hurbilpeneko heuren bilaketan (ikerketan), puntako mistiko giristinoek (zein judutarrek, zein musulmandarrek) krisi sakona eta gordina izaten dute. Arimaren Gau Iluna deitzen da.

Baina, lehen adierazi bezala, bitxia da Ekialdeko mistikoetan krisi honen aztarrenik ez ezagutzera ematea. 

Zergatik?

Soilik judutartasunetik eratorritako mistiko inozoek sinisten dutelako Jainko antropomorfo batengan.

Despistea hurrengo esaldi bibliko(eta)tik dator: Jainkoak bere irudi eta antzera egin zuen (Hasiera 1, 26; Hasiera 1, 27; Hasiera 5, 1 eta Hasiera 9, 6).

Baliteke esaldi horrek adierazi nahi izatea gizakiok badugula konszientzia (zein kontzientzia), ongiaren zein gaizkiaren ezagutza, beste(ar)en lekuan jartzeko gogamen-gaitasuna, eta aukera egiteko gaitasuna ere. Baina, jakina denez, Jainkoa ez da gizatiarra eta ez du giza eiterik. Itxura horrek giza-mugak inposatuko bailizkioke, eta ezinen lituzke izan edonontasuna, betierekotasuna, denborazkanpokotasuna, ahalguztiduntasuna, argitasuna, berotasuna...

Gizakiok dugun jainkotasuna (eta gainerako animaliengandik bereizten gaituena) gure bidea hautatzeko gaitasuna da. Honekiko konszienteak izatearena.

Eta ondorio horretara iristeko ez da nahitaez Ekialdeko mistikoei begiratu beharrik, bada, baita, Gau ospatsu hori pasa duten Mendebaleko mistikoei begiratzea ere.

Demagun adibide ona.

Assisi-ko Francesco*-k ere bere krisialdi latza izan zuen. Eta estuasunezko asteak (ala hileak) pasa ostean, bertatik irtenarazi ala atera zuen konklusiora iritsi zen. Ez dira konmozio horren xehetasun askorik ezagutzen, baina badakigu depresio sakon batean murgildua ibili zela. Eta luzea.

Kurioski, egoera horetatik irtenarazi zuen esaldia, mantra, izan zen: Jainkoa bada!. Aldagaia ere izan zuen: Jainkoa bada eta hori aski da! Eta Nire Jainkoa eta Nire Isotasuna!

Eta esaldi horiek ez baldin baziren izan krisialditik atera (irtenarazi) zutenak, behintzat horiexek izan ziren bere osinetik, haren Arimaren Gau Ilunetik, irten zenean pozez zein alaitasunez jaurtikitzen zituenak.

Krisialditik irteteko tresnak ez baldin baziren ere, ondorioa da, konponbidearen laburpena, irtenbidea adierazten digutenak.

Badute zeozer garrantzizkoa, beraz.

Ekialdeko mistikoek krisialdi hori pasa ez izanak eta Asisko Frantziskoren esaldi hauek (azkenak bereziki), nahiko argi lagatzen ditute krisialdi hori Jainkoaren irudi antropomorfikoaren ondorio direala, Exerzitoen Jauna dela (Yahvé Sebaot edo Jehova Sebaot uste dut idazten dela), dela TJainko Jaun Ahalguztiduna dela Jainko Aita Oromaitasunduna, dela Jainko Ama Oromaitasunduna (Francesco-k nahiago zuena), harengana hurbildu ahala irudi hori alde batera laga beharra dute, ez baita hori aurkitzen dutena, Jainko inpertsonala baizik, ez antropomorfoa, ez konkretoa, ez figuratiboa, baizik eta abstraktoa, aurpegibakoa.

Eta ez ona ez gaiztoa (gaiztakeria) den jauna, ala gauza biok dena, ze bera da DENA (Irteera 3, 14). Bertan esaten omen duen jayá asher jayá (אֶֽהְיֶ֖ה אֲשֶׁ֣ר אֶֽהְיֶ֑ה) ez da maskulinoa ez femeninoa, neutroa baizik.

Euskaraz primeran ulertu ahal da, guretzat DENA hitzak ezin hobe adierazten baitu. Ni DENA naiz, eta ez, itzuli ohi den moduan, Ni Naizena Naiz.

Francesco-k ez zuen esan Jainkoa ona da edo Jainkoa maitasuna da.

Ez, Bera DENA Da.

Horrek maitasunezko Jainkoa bilatzen duena erabat noragabetzen du, haren maitasuna kadotzea espero duena, haren mesedea, laguntza, harekin nagoziatzen eta trapitxeatzen ibiltzen dena. Ala saiatzen dena.

Asisko Frantziskok nahiago zuen Ama deitu eta emakumezkotzat zuen. Bere aitarekiko esperientzia pertsonala ez zen oso ona izan, bera amarekikoa, ordea, primerakoa. Eta horrek markatu egin zuen. Baita Gorenekoa ikusteko bere moldea ere.

Jesuk, aitzitik, ez zuen bere benetako aita sekula ezagutu, harekiko finkapena mantendu zuen, zeinak zeruetakoa baino beste Aita-rik ez dugula esatera bultzatu zuen: soilik Jainkoa deitu behar omen dugu aita (Mt 23, 9).

Francesco-k ere irudi hori zokoratu behar izan zuen Batarekiko haremanean sakontzen joan zen heinean. Jainkoa gurasoengan badago, amarengan zein aitarengan, baina ez da, erabat, soilik, ez bata ez bestea.

Teologari gehienek nahiago dute jekinezean lagatzea Francesco kirialdi honetara eraman zuen faktorea eta bertatikako irtenbidea, zergatia ezagutzen ez dutelako, kiasia ulertzen ez dutelako. Are gutxiago Francescore barne prozesua.

Jainkoa, Bada!

Jainkoa, Bada eta hori aski da!

Nire Jainkoa eta nire Osotasuna !

Asisko Frantziskok karraskatzen zuten zalantzak soilik gainditzen ditu, Jainkoa Ama-ren bilaketa alde batera utzi eta Jainkoa Den modukoa onartzera pasa zenean, erabat mugatzeile diren gure gogamen-irudiekiko hain besberdina.

Egia erran, aurkitu berri zuena izan zen, Jainkoa ez zuela lehenagotik soilik ikusia, entzuna, ukitua, usaitua, dastatua, sentitua, baizik eta Bera baino ez zuela sekula ikusi, entzun, ukitu, usaitu, dastatu, sentitu.

Baino, noski, krisi hori bizi izan ahal izateko Jainkotasunera nahikoa hurbildu beharra dago, aldez aurretikako haren irudiak errealitatearekin zerikusik ez zuela hatzemateko eta atzemateko. Horregatik hain jende gutxik iristen dira ulertzera Arimaren Gau Iluna, eta are gutxiago hura gainditzera.

Asisko Frantziskoren ikertzaileek ez dute ulertzen, ezta ere, haren erreakzioa, behin, elkargora itzulita, egun seinalatu batean, bere haurrideak okela jaten topatu zituenekoa.

Berak oso argi zuen Nola hil eta irentsi ahal dituzue, errukirik gabe, izaki maitagarri horiek, otzan eta maitekiro beren laguntza, adiskidetasuna eta konpainia eskaintzen dizkizutenak?***. Horregatik, barne haserreak jota, naoa inor erasotu barik jokatuz, baina ironiaz gainezka, erregoskina hartu zuen, eta, goilaraz, egongela hartako hormak plisti-plasta busti zituen, zera esaten zuen bitartean: Bai horixe, gaur egun handia da, hain da handia gaurko eguna, ze hormek ere jan beharra baitute okela gaur.

Keinu haren bidez, preziski, hain erregosi gustukoa aurreztu nahi izan zien bere haurrideei, berarzentzat hain baitzen etikaren kontrakoa.

Baina oso gutxi iristen baitira Natasunarekiko hain hurbil, krisi hauek zien aukera hauek bizi, baita ulertu ahal izateko ere. Assisi-ko Francesko-ren ustezko jarraitzaile gehienak ez ziren horretara urrundik ere heltzen, apestoluen**** gehienak ere Kristo ulertzera iritsi ez ziren bezalaxe, Ebangelioek eta atzetik datozen liburuek aditzera ematen duten moduz. Ondo ulertu zutenak eta benetan jarraitu nahi izan zutenak zokorarazi egin zituzten. Besteak izan ziren, botere gosez zirenak, giristinotasunaren monopolioa eskuratu zutenak (hasiera piszianismotasuna) eta ezagutu ditugun bideetatik eraman zutenak: Krsitoren mezuaren perbertsioarenatik eta haren prostituzioarenatik.

Begira noraino dagoen integratuta Ekialdean Jainkoa Dena delaren ideia/esperientzia/intuizioa ze Mohandas Karamchand Gandhi-k, hauek esateaz gain:

- Fedea dutenentzat, Jainkoa da, ez da besterik. Denontzat, Den oro bera da. Gugan eta harantzago dago.

- Jainkoa ez dago ez zeruan ez infernuan, bakoitzean baizik.

-Jainkoak ez zuen gurutzea eraman duela 1900 urte, behin eta betiko. Gaur egun ere, egunez egun, hil eta berpiztu egiten da... Ez ezazue garai bateko Jainkoa nahiago, bizi dena baizik.

-Jainkoa ez da pertsona bat... Indarra bera da, bizitzaren esentzia.

-Jainkoa deitzen dugun indar bizi hori aurkitzeko, gugan bilatu behar da.

-Jainkoa bilatzeko ez dago lanparak piztu beharrik, erromesaldiak antolatu beharrik, intsentsua erretze beharrik edo irudi jainkotiarra musukatu beharrik. Gure bihotz barrenean dago.

-Filosofia indiarraren arabera, Jainkoak bakarrik du Izatea, eta ezer ez da existitzen Harengandik kanpo.

Badio ere, (eta hortan nolabaiteko desinformazioa ageri da) Islam-arentzat ere gauza bera da, fede hartakoentzat ere soilik Jainkoa existitzen da, ez da besterik existitzen.

Berarengandik hurbileko ziren musulmandarren ikuspegia ari da adierazten, aurretik aipatu ditugun jakintza hinduaz que están beteta zeudenena. Ez gainerako musulmandarrena, zeintzurentzat Ala da Jainko bakarra da eta Mahoma bere profeta. Zein Ala da handiena. Ohiko musulmandarrek ez lirateke Jainkoaren zatitzat hartuko, izaki erabat apartekotzat dute.

Baina ez da Gandhi-ren esklusiba.

Darakurragun Anandamayi Ma:

- Egin ahal dugun gauza bakarra da begiak ireki eta Bera ikusi, ongian zein gaizkian, zorionean zein zoritxarrean, gozamenean zein tristetasunean, baita heriotzean ere.

- Ez da Jainkoa non ez den lur hazbete bakar bat ere.

- Benetako zoriona ez existitzen da bizitza espiritualean baizik. Esperimentatzeko bide bakarra Unibertsoa zer den ulertzea da. Gure konszientzia bernorabidetu beharra dugu Kosmos osoa jainkotiarra dela aurkitzeko.

Eta gehitu dezagun Osho-ren esaldi esanguratusu hau ere:

- Bilaketaren ondorioz ez duzu ikusten. Dibinitatea ez da helburua, hemen eta orain da. Hauxe da Jainkotasuna.

Ekialdeko iturrietatik edan izan duen jende Mendebalekoak ere modu berean ulertzen du, Baruch Spinoza-ren moduan:

- Den oro Jainkoarengan da, eta ezer ezin da, Jainkoa barik, ezta sortua izan ere .

Haren diszipulu zen Albert Einstein-ek ere, norabide berean egiten du:

- Spinozaren jainkoan sinesten dut, existitzen den guztiaren harmonian ageri den hortan, baina ez gizakien patuan zein ekintzetan kezkatzen den batetan.

Arimaren Gau Iluna judutartasunaren ildoko erlijioetan gertatzen da. Ez Ekialdekotan, han ba baitakite Jainkoa ez dela geure irudi eta antzera egina.

Ekialdean ez dute galdu Jainkoa zer denaren inguruko ezagutza ala intuizio sakona. Ez dira desbideratzen giza-itxuraz agertzen duten marrazki ala esaldien bidez. Heuren Brahman kontzeptuan ederki adierazten dute.

Horregatik, galduak, norabideganetuak garenean, non gauden jakiteari eta bidea nonrantz hartu behar dugun jakiteari orientatzea esaten diogu.

Ekialdak gauza asko dakizki, intuizioz, Zientziak oraindik aurkitu ez dituenak.

Georges Lemaître eta Edwin Hubble-ek baina asko lehenago jakin zuen Unibertsoa hedatzen ari dela.

Eta, siklikoki, uzkurtzen dela ere. Hori Mendebaleko Zientziak oraindik ez daki (beste aldetik baita).

Esan ohi da Jainkoa edonon dela. Demagun hori egia dela. Abia gaitezen premisa horretatik. Eta dakusagun nora erameten gaituen.

Zer da Unibertsoan zehar edonon topa dezakegun gauza bakarra?

Errealitate bakar batek betetzen du ezaugarri hori: Energiak.

Esaterik izanan genuke Jainkoa Energia dela**?

Egin dezagun!

Naina… Energia oro?

Ala soilik nolabaiteko energia ?

Energia mota aldetik mugatzen hasiz gero, bere ekintza-eremua mugatzen ariko gara. Beraz, edonon baldin bada, Jainkoa Energia Oro da, ez soilik honen zati jakina.

Eta, badakigunez materia Energiaren agerpide dela, hau da, materia ere Energia denez gero, materia ere da Jainkoa.

Jainkoa Energia da, eta Energia (beraz, baita materia ere) Jainkoa da.

Eta Jainkoa ona delaren hori?

Aukeratu beharra dugu: ongia daragien energiagaz identifikatzen dugu, ala toki guztietan dago. Bi gauzok ez dira bateragarriak.

Eta Jainkoa ongiarekiko zein gaikiarekiko at baldin bada?

Eta Jinkoa, soilik, baldin Bada? Asis-ko Frantziskok zioen legez?

Edo Moisek dioen bezalaxe Irteera 3, 14-n.

Eta gizakiak baldin bagara nahi izan dugun kolorekoa pintatu dugunak?

Egitan, ez da gizakia Jainkoaren irudi eta antzera egina dena, baizik eta Jainkoa da (judutarrena, gisitinoena, musulmanena eta, are gehiago, greko-erromatar jainkotxo anitzak eta beste makina bat) gure itxura eta antzera asmatutakoak, gure neurrira, zuritu nahi duguna zuritzeko, unean-unean gustifikatu nahi dugunerako. Gustifikatu nahi dugunerako.

diosesdeEgipto diosesdelaIndia diosesdeGrecia

 

Eta gogora ekarri besterik ez dugu, nora zoratzen gaituen jainkoak zein erdijainkoak asmatzea, Olinpo eta Eliseo pilo, egun superheroi deintzen ditugu (liburuetan, komikietan, filmeetan). Ia denak antropoamorfoak. Botereak zoratzen gaitu. Horrala, geure irudira eta antzera asmatzen dugun Jainkoa ez da beste superheroia besterik.

Estralurtarrak, ere, irudikatzen ditugunak, fantseatzen, ahalguztidunak dira halaber, (erdi)jainkoak, Unibertsoan topatuko dugun bizia bakterioen modukoa izatea denean litekeena.

Horiek denak ez dira gure desioen projekzio haurkeriazkoak baizik.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

PS. Ez dut uste Avilako Teresa katoliko txartzat inork joko duenik, jende multzo horrek, gainera, estima ikaragarriak du. Eta bitxia da harengandik jasotako esaldi hau, hark bere Arimaren Gau Iluna gaindutu ostekoa:

Osotasunari erabat ematea, zatirik egin gabe.

Jainkoa DENA DA.

Ez DA Jainkoa besterik.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

* Dakigula, DENArekin batasun sakonenera iritsi zen gizakia, existitu den kristau bakartzat dut, besteak ez dira Jesu jarraitzen ere ahalegindu (hori esan nahi baitu kristau hitzak) ala bide okerretik egin zuten.

** Gainera, Jainkoa Energia baldin bada, hatzeman dezakegun energia agerpiderik garbiena argia da (eta Jainkoa zein bere agerpideak oso argi indartsuaz errepresentatu ohi dira) eta, kurioski, argiarentzat ez da dendorarik. Errelatibitatearen formulek argi lagazten digute, argiaren abiaduran doan edozerentzat denbora ez dela existitzen. Jainkoarentzat ezta ere, edonon da, aldi berean! YHorrexegatik da, beraz, betiereko.

*** Ez zuen, ordea, oztoporik arrantza egiteko. Agian hortan ere Kristoren (ustezko) adibidea jarraitu zuen, Bibliaren araberakoa. Problema da, arraina jaten ala sukaldatzen ageri den bi aldi bakarrak ez zirela izan bera ustezko zein faltsua zen berpizkunde ostean (Lk 24, 43; Jn 21, 9-13).

****Komentzituta nago Kristo hoberen ulertu zuen apostolua izan zela Magdalakoa, bere apostol bakarra, baina Simon Pedro misoginoak (zein zelotak, bai berauxe, ez zen beste Simoirik izan, beste inon azaltzen ez zen beste Simoi hura asmatuz jokaldi bikoitza egiten zuen: terrorista antierromatarra eta erromatarren aliatuen kontrako terroristarena ere gainetik kentzeaz gain, bidebatez Magdalena ere kentzen zuen, zeinak bazuen ulertua Kristoren mezua eta bidea, Pedrok eta Joanek, ordea, inondik ere, are gutxiago Jesu ezagutu ere ezgin ez zuen Paulo, mundutik at zen erlijioa antolatu zuena, eta ez etikan baizik eta erritualismoan oinarritua). Horregatik esaten diet apestolu. Ez dute merezi Jesu-ren jarraitzaile titulua inondik ere merezi, ez baitziren inondik inora haladorik izan.

Gerttz